Teilatuak birgaitzea
Teilatuak
birgaitzea
ZERGATIK ISOLATU TEILATUA
- Teilatua isolatzea beharrezkoa da berokuntza-eskaria eta eraikinaren energia-kontsumoa murrizteko, haren bidez sortzen baitira bero-galera nagusiak. Eraikuntzako materialen eta osagaien inertzia termikoa aprobetxatzeko soluzioak sartu behar dira teilatuan.
- Teilatua isolatzeko bi aukera daude. Onena kanpotik isolatzea da, zubi termikoak minimizatzen baitira. Barrutik egin behar izanez gero, gomendagarria da estaldura bertikal bat egitea, isolamendu gisa arroka-artilea edo antzekoa sartuz. Azken sistema horren desabantaila nagusiak dira zubi termikoak ez minimizatzea eta altuera erabilgarria murriztea.
OBRA
- Beharrezkoa da proiektu bat izatea teilatua birgaitzeko. Proiektua arkitekto batek egin dezake kasu guztietan, edo arkitekto tekniko batek, baldin eta zaharberritzeak egiturari eragiten ez badio.
- Obrako esku-hartzearen arabera, aldamio bat jarri beharko da.
- Tximinietako xurgagailuek dinamikoak izan behar dute, estatikoak izan beharrean, etxebizitzetan usainak sartzeari lotutako patologiak ezabatzeko.
- Posible da instalazio berriztagarriak jartzea teilatuan, hala nola panel termikoak, panel fotovoltaikoak eta aerotermia-gailuak.
- Gomendagarria da aztertzea ea aukera dagoen aska kentzeko eta, horren ordez, erretena jartzeko, ura barruan sartzeari lotutako patologiarik egon ez dadin.
MATERIALAK
Teilatua birgaitzeko materialak honako hauek dira:
- Euskarria. Teilatuko forjatuan edo teilatupekoan esku hartuz gero, komeni da hormigoizkoa edo biltegiratze termikoko edukiera handiko beste material batekoa izatea.
- Iragazgaiztea. Nahitaezkoa da kasu batzuetan, eta gomendagarria guztietan.
- Isolamendu termikoa.
- Estaldura. Teilatu inklinatuetarako teilak, arbela-harria eta panelak edo profil metalikoak. Teilatu lauetarako, zoladura flotatzaileak, xafla autobabestuak edo legarra, besteak beste.
Fatxada birgaitzeko material hauek erabili behar dira:
- Kalitate-ziurtagiriak dituzten material homologatuak.
- I. edo III. motako produktuaren ingurumen-adierazpena izatea, produktu horiek ingurumen-inpaktuaren berri ematen baitute (isolamenduak, zurak, xafla iragazgaitzak, teilak, pinturak, bernizak eta itsasgarriak, etab.).
- FSC, PEFC edo antzeko egur ziurtatua erabiltzea. Ziurtatutako egurrak basoen eta ustiategien ingurumen-kudeaketa egokia bermatzen du, bai eta oinarrizko zura manufakturatutako produktu bihurtzeko prozedurak ere.
- Material birziklatuen erabilera lehenestea. Adibidez, teilei eusteko jatorri birziklatuko egur-arrastoak.
- Bizi-amaierarako birziklagarriak diren eta osagaiak erraz bereiz daitezkeen materialak erabiltzeari lehentasuna ematea. Adibidez, oso egokia da mintz edo xafla iragazgaitzak euskarriari itsatsita ez joatea; izan ere, bereizte eta birziklatze selektiboa zailtzeaz gain, finkatzean ke toxikoak sor ditzakete.
- Materialetan eta estalkien estalduretan (zink-titanioa, sandwich panelak, txapa galbanizatuzko panelak, etab.) eta instalazioetan (erretenak, zorrotenak, tximinia-erremateak, etab.), gomendatzen da metal astunen eduki handia duten materialak eta estaldurak (beruna, kadmioa, kromoa, zinka, nikela) ez erabiltzea, euri-urak kutsa baititzakete. Gainera, guztiz debekatuta dago beruna erabiltzea.
- Produktu zeramiko esmaltatuak erabiltzean, haien esmalteek metal astunak (beruna, barioa, kadmioa, molibdenoa, selenioa, banadioa, zinka eta eztainua) izan ditzaten saihestea.
MANTENTZE-LANAK
- EKTk nahitaezko mantentze-lanak egitea eskatzen du, honako hauek barne hartuta:
- Hustubide-elementuak garbitzea (hustubideak/erretenak/gainezkabideak) eta urtean behin edo ekaitz garrantzitsu bakoitzaren ondoren behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzea.
- Legarra birkokatzea urtean behin.
- Babesaren edo teilatuaren eta puntu berezien kontserbazio-egoera egiaztatzea hiru urtean behin.
- Estalki bat birgaitzen den bakoitzean, oso gomendagarria da bizi-linea bat jartzea, mantentze-lanak gutxieneko segurtasun- eta osasun-baldintzak betez egin ahal izateko.
- Estalkirako sarbidea zulo irisgarrien bidez egin ahal izango da, eta bertara sartzeko behar diren bitartekoak jarri beharko dira.
Manenketa lanak urtean behin:
enpresa espezializatuek
Bizitza erabilgarria
INBERTSIOA / DIRULAGUNTZAK
- Obraren gutxi gorabeherako kostua, aldamioa barne, 270 €/m2-koa da (BEZik gabe) egituran esku hartuz gero. Egituran esku hartzen ez bada, kostua 150 €/m2 eta 200 €/m2 artekoa izango da.
- Alde batetik, obra-lizentziaren tasa dago, obraren exekuzio materialaren aurrekontuaren % 5 ingurukoa, baina udalerri bakoitzaren araberakoa da; eta, bestetik, bide publikoaren okupazio-tasak daude. Azken hori, beharrezkoa denean soilik.
- Udal- eta autonomia-laguntzak daude.
- Eraikinak 50 urte baino gehiago baditu edo laguntzak eskatu nahi badira, beharrezkoa da EIT edukitzea.
BESTE DATU BATZUK
- Obrak, oro har, obra handietarako lizentzia behar du, baldin eta egituran jarduten bada edo haren osaera aldatzen bada. Eraikin bakoitzaren ezaugarrien arabera, kontsultatzea gomendatzen da.
- Obrak egiteko, jabe gehienen aldeko botoa behar da, eta jabe horiek partaidetza-kuoten gehiengoa ordezkatzen dute.