• es
  • Berogailuaren instalazioa

    Image Image Image

    Berogailuaren
    instalazioa

    Image Image Image

    BERO-SORGAILU MOTAK

    • Familia bakarreko etxebizitzen kasuan, biomasa-galdarak aukera daitezke (erregaia biltegiratzeko gordailu bat behar dute).
    • Zoru erradiatzailera edo erradiadoreetara konektatutako aerotermiarekin bero-ponpa bat instala daiteke. Azken aukera hori bero-berreskuratzaile batekin konbina daiteke, etxebizitzaren barruko airearen kalitatea optimizatzeko.
    • Ez dira gomendatzen propano- edo butano-erregaiak dituzten bero-sorgailuak.
    • Ekipo ohikoenak gas naturaleko galdarak dira. Kondentsazio-galdarak instalatu behar dira, energia- eraginkortasun handikoak. Sarbide errazeko lekuetan instalatu behar dira, konponketak, mantentze-prozesuak eta aldaketak egin ahal izateko, bai etxebizitzaren barruan bai kanpoan, ingurumen-inpaktu txikiagoa eraginez. Kondentsazio-galdarek ur beltzetara konektatutako hustubide bat behar dute, eta ez euri-uretara.

    BEROKUNTZA-SISTEMAK

    • Fan-coilak.
    • Erradiadoreak: ur-erradiadoreak, elektrikoak eta termo-metagailu elektrikoak daude.
    • Zoru erradiatzailea: gainerako sistemek eta ekipoek baino konfort termiko handiagoa ematen du; gainera, tenperatura baxuko berokuntza-sistema bat da (fluidoa 40 oC-ra doa, eta ohiko erradiadoreen sistemetan, berriz, 80 oC-ra). Zoladurari dagokionez, zoru ijeztua nahiz zeramika jar daitezke.
    • Erradiadoreen eta zoru erradiatzailearen zirkuitua kolektorearekin instalatu behar da.
    Image

    Fan-coilak

    Image

    Erradiadoreak

    Image

    Zoru erradiatzailea

    ERABILERA ERAGINKORRAGORAKO NEURRIAK

    • Berokuntzaren tenperatura eta pizte konstantea mantentzea gomendatzen da; berokuntzaren bat-bateko jaitsiera saihestu behar da, batez ere isolamendu termikorik ez duten eraikinetan.
    • Agindutako tenperatura onena neguan 20ÂșC-koa da, eta hezetasun erlatiboa % 50ekoa.
    • Termostato programagarriak erabiltzea gomendatzen da, eta termostatoa urrutitik kontrolatzeko aukera ere badago.
    Image

    MANTENTZE-LANAK

    Mantentze-lanak 2 urtez behin:
    enpresa espezializatu batek

    Bizitza erabilgarria