• es
  • Panel fotovoltaikoak

    Image Image Image

    Panel
    fotovoltaikoak.

    Image Image Image

    ZER DEN ETA NOLA FUNTZIONATZEN DUEN

    • Energia fotovoltaikoa eguzki-panelen bidez zuzenean eguzkitik lortzen den energia elektrikoa da.
    • Panel fotovoltaikoek elektrizitatea sortzen dute egunean zehar, eta berehala kontsumitu daiteke, edo bateriatan gorde nahiz konpainia elektrikoari saldu.
    • Kontsumitu gabeko energia saldu egin daiteke, erosketa-prezioaren heren batean, gutxi gorabehera.
    • Sortutako energia banatu egin daiteke. Autokontsumoari buruzko legeak arautzen du zer-nolako ekarpena egin behar duen sortutako energiak elementu komunetan eta elementu pribatiboetan.
    • Energia bi kontagailuren bidez neurtzen da: bata sortutako energiarentzat da, eta bestea kontsumitutako energiarentzat.
    • Sortutako eta kontsumitu gabeko energia bateriatan gorde daiteke.
    • Autokontsumo kolektiboa izanez gero, sorkuntza-instalazio berari lotuta dauden kontsumitzaile/parte-hartzaile guztiek autokontsumo-modalitate berekoak izan beharko dute, eta banaketa-irizpideei buruzko akordio bera jakinarazi beharko diote banaka enpresa banatzaileari, zuzenean edo enpresa merkaturatzailearen bidez, harena baita irakurketak egiteko ardura.

    FUNTZIONAMENDU-ESKEMA

    INSTALAZIOA

    • Oro har, panelak eraikinaren teilatuan/zabaltzan instalatzen dira, eta orientazioa eta itzalak garrantzitsuak dira. Aholkularitza profesionala izatea gomendatzen da beti.
    • Sistemaren osagaiak txikiak dira, eta ez dute instalatzeko gela espezifikorik behar.
    • Oro har, ez da obrarik egin behar
    • Baimendutako enpresa espezializatuek egingo dute instalazioa, eta instalazioa 10 kw-tik gorakoa denean bakarrik izango da beharrezkoa proiektu bat.
    • Oro har, instalazioak obra txikietarako lizentzia behar du, eta, kasu batzuetan, instalazioaren jardueraren aurrekomunikazioa beharko da (informazio gehiago izateko, kontsultatu EEE/EVE). Energiaz hornitzen duen konpainiari jakinarazi behar zaio instalazioaren berri.
    • Eraikin babestuetan, haien babes-mailaren arabera instalatu ahal izango dira, eta ez dago baimenduta udal-araudiak antolamendutik kanpo definitutako eraikinetan instalatzea.

    ONURAK

    Instalazio erraza

    Zero hondakin

    Zero zarata

    Eragile klimatikoei erresistente

    Aurrezpena argindarraren fakturan

    Energia metagarria

    Urte guztian erabilgarria

    BESTE DATU BATZUK

    Mantentze lanak
    urtean behin:

    enpresa espezializatu batek

    Bizitza erabilgarria:
    behin epe hori igarota,
    instalazio osoa aldatu
    beharko da

    Panel hibridoak
    erabiltzeko aukera:

    fotovoltaikoa+termikoa

    Bizilagunen onespena:
    Nahikoa da bizilagunen
    1/3-ek onartzea

    NOLA AUKERATU PANELAK

    Panel motak
    1
    Silizio monokristalinozko panelak: Efizientzia handiagoa baldintza estandarretan.
    2
    Silizio polikristalinozko panelak: Energia barreiatua hobeto hautematen dute (zuzenean iristen ez den argia).

    Erreparatu, halaber, alderdi hauei:

    • Sistemaren galerak % 10 inguru izaten dira monokristalinoetan, eta % 5 inguru polikristalinoetan.
    • Zenbat irauten duten eta zer berme eskaintzen duen fabrikatzaileak.
    • Zer errendimendu duen inbertsoreak.

    Sistema hauek eragile klimatikoekiko erresistenteak dira, baina asko sufritzen dute dilatazio/uzkurdura termikoen ondorioz.

    Fabrikatzaileek % 90 inguruko ekoizpena bermatzen dute 15 urtera, eta % 80-85 ingurukoa 25 urtera.

    Behin sistemak bere bizitza erabilgarria gainditzen duenean, instalazio osoa aldatu beharko da.

    INBERTSIOA / DIRULAGUNTZAK

    • Gutxi gorabeherako kostua 1.500 €-koa da etxebizitza bakoitzeko (40 etxebizitzako bloke baterako kalkulatua).
    • Kontsultatu laguntza publikoak www.eve.eus webguneko dirulaguntzen atalean
    • Horrelako instalazioek kenkariak dituzte udal-tasetan. Kontsultatu zure udalerriko hirigintza- sailean.