• es
  • Geotermia.

    Etxeko ur bero sanitarioaren... Funciona día y noche Image Eguzkiaren beroa baliatzen du Zaratarik ez Zaratarik ez Image

    Geotermia.

    Etxeko ur bero sanitarioaren... Funciona día y noche Image Eguzkiaren beroa baliatzen du Zaratarik ez Zaratarik ez Image

    ZER DEN ETA NOLA FUNTZIONATZEN DUEN

    • Urtean zehar zorupeak tenperatura konstantean egoteko duen ahalmena aprobetxatzean datza geotermia.
    • Urte osoan erabil daiteke, eguneko 24 orduetan, bero-iturria (zorupea) beti tenperatura konstantean mantentzen baita.
    • Behin sistemak bere bizitza erabilgarria gainditzen duenean, instalazio osoa aldatu beharko da.

    FUNTZIONAMENDU-ESKEMA

    INSTALAZIOA

    • Galdara-gela behar da.
    • Eraikinak birgaitzean, galdara zentralizatuarekin egin ohi da instalazioa; banakako etxebizitzetan eta baserrietan, aldiz, banakako galdarekin.
    • Onurak ahalik eta handienak izateko, tenperatura baxuko berokuntza-sistemak instalatu behar dira.
    • Geotermia instalatzeko, lurrean zulaketak egin behar dira, eta, gainera, hobeto funtzionatzen du zoru erradiatzailearekin; beraz, obrak egin beharko dira instalatzeko.
    • Oro har, instalazioak obra txikietarako lizentzia behar du, eta, kasu batzuetan, instalazioaren jardueraren aurrekomunikazioa beharko da.
    • Eraikin babestuetan, haien babes-mailaren arabera instalatu ahal izango dira, eta ez dago baimenduta udal-araudiak antolamendutik kanpo definitutako eraikinetan instalatzea.
    • Zulaketak egiteko behar den makineria tamaina handikoa da, eta, beraz, lanak egiteko behar adina leku eta altuera beharko dira.
    • Zulaketak egiteko behar den makineria tamaina handikoa da, eta, beraz, lanak egiteko behar adina leku eta altuera beharko dira.
    • Zulaketak, normalean, eraikinetik kanpo egiten dira, ondoko lursail batean. Barruko zulaketak egiteko, beharrezkoa izan daiteke eraikina hustea.
    • Eraikinaren egonkortasuna ez dago arriskuan, baina zulaketak egiteko landa-azterketa sakona egin beharko da.
    • Iturri berriztagarrietatik sortutako energiaren gutxieneko ekarpenak etxeko ur beroaren urteko energia-eskariaren % 70 aseko du gutxienez. Gutxieneko ekarpen hori % 60ra murriztu ahal izango da etxeko ur beroaren eskaria 5.000 l/egun baino txikiagoa bada.
    • Sortutako energia banakako kontagailuen bidez neurtzen da, eta ezin da metatu.

    ONURAK

    Aurrezpena UBSan eta berotza- eta hozte-prozesuetan

    Zero hondakin

    Urte guztian erabilgarria

    Zero zarata

    BESTE DATU BATZUK

    Mantentze-lanak urtean behin

    Bizitza erabilgarria

    Proiektua beharrezkoa::
    instalazioa 70kw-etik
    gorakoa denean bakarrik

    Bizilagunen onespena:
    nahikoa da bizilagunen
    1/3-ek onartzea

    Kontsultatu fabrikatzailearen bermea

    INBERTSIOA / DIRULAGUNTZAK

    • 150 m2-ko etxebizitza batean geotermia instalatzea 13000-14000€ inguru kosta daiteke (dirulaguntzak jaso ondoren, lurzoru erradiatzailea barne).
    • Kontsultatu laguntza publikoak www.eve.eus webguneko dirulaguntzen atalean
    • Ez da udal-tasarik ordaindu behar instalatzeagatik.
    • Ur bero sanitarioan eta berotze- eta hozte- prozesuetan aurrezteko aukera ematen du.
    • ·Amortizazioa 8-10 urtera gertatzen da, gutxi gorabehera, baina erabileraren araberakoa da. Eta hozte-prozesuekin konbinatuz gero (3. sektoreko eraikinetan) are gehiago aurrezten da.