Berogailuaren instalazioa
Berogailuaren
instalazioa
BERO-SORGAILU MOTAK
- Familia bakarreko etxebizitzen kasuan, biomasa-galdarak aukera daitezke (erregaia biltegiratzeko gordailu bat behar dute).
- Zoru erradiatzailera edo erradiadoreetara konektatutako aerotermiarekin bero-ponpa bat instala daiteke. Azken aukera hori bero-berreskuratzaile batekin konbina daiteke, etxebizitzaren barruko airearen kalitatea optimizatzeko.
- Ez dira gomendatzen propano- edo butano-erregaiak dituzten bero-sorgailuak.
- Ekipo ohikoenak gas naturaleko galdarak dira. Kondentsazio-galdarak instalatu behar dira, energia- eraginkortasun handikoak. Sarbide errazeko lekuetan instalatu behar dira, konponketak, mantentze-prozesuak eta aldaketak egin ahal izateko, bai etxebizitzaren barruan bai kanpoan, ingurumen-inpaktu txikiagoa eraginez. Kondentsazio-galdarek ur beltzetara konektatutako hustubide bat behar dute, eta ez euri-uretara.
BEROKUNTZA-SISTEMAK
- Fan-coilak.
- Erradiadoreak: ur-erradiadoreak, elektrikoak eta termo-metagailu elektrikoak daude.
- Zoru erradiatzailea: gainerako sistemek eta ekipoek baino konfort termiko handiagoa ematen du; gainera, tenperatura baxuko berokuntza-sistema bat da (fluidoa 40 oC-ra doa, eta ohiko erradiadoreen sistemetan, berriz, 80 oC-ra). Zoladurari dagokionez, zoru ijeztua nahiz zeramika jar daitezke.
- Erradiadoreen eta zoru erradiatzailearen zirkuitua kolektorearekin instalatu behar da.
Fan-coilak
Erradiadoreak
Zoru erradiatzailea
ERABILERA ERAGINKORRAGORAKO NEURRIAK
- Berokuntzaren tenperatura eta pizte konstantea mantentzea gomendatzen da; berokuntzaren bat-bateko jaitsiera saihestu behar da, batez ere isolamendu termikorik ez duten eraikinetan.
- Agindutako tenperatura onena neguan 20ÂșC-koa da, eta hezetasun erlatiboa % 50ekoa.
- Termostato programagarriak erabiltzea gomendatzen da, eta termostatoa urrutitik kontrolatzeko aukera ere badago.