• es
  • Aerotermia.

    Etxeko ur bero sanitarioaren... Funciona día y noche Image Eguzkiaren beroa baliatzen du Zaratarik ez Image

    Aerotermia.

    Etxeko ur bero sanitarioaren... Funciona día y noche Image Eguzkiaren beroa baliatzen du Zaratarik ez Image

    ZER DEN ETA NOLA FUNTZIONATZEN DUEN

    • Berokuntzako, klimatizazioko eta/edo ur bero sanitarioa sortzeko ekipo batez osatutako sistema bat da aerotermia.
    • Alderantzizko bero-ponpa baten bidez kanpoko airetik (ingurunetik) energia ateratzean datza.

    FUNTZIONAMENDU-ESKEMA

    INSTALAZIOA

    • Galdara-gela bat behar da metagailua eta instalazioko gainerako elementuak instalatzeko.
    • Jada badagoen galdarak beharrezko eskakizunak betetzen ez baditu, aldatu egin beharko da. Teknikariak galdarak aztertuko ditu, eta instalazio berriarekin bateragarriak diren ikusi.
    • Onurak ahalik eta handienak izateko, tenperatura baxuko berokuntza-sistema bat instalatzea komeni da.
    • Obrak egin bitartean, norbera babesteko ekipamenduak erabiliko dira; beraz, ez da aldamioa instalatu beharko.
    • Oro har, instalazioak obra txikietarako lizentzia behar du, eta, kasu batzuetan, instalazioaren jardueraren aurrekomunikazioa beharko da.
    • Eraikin babestuetan, haien babes-mailaren arabera instalatu ahal izango dira, eta ez dago baimenduta udal-araudiak antolamendutik kanpo definitutako eraikinetan instalatzea.
    • Oro har, ez da beharrezkoa izango egitura indartzea, baina eraikin bakoitzaren ezaugarrien arabera erabaki beharko da.
    • Iturri berriztagarrietatik sortutako energiaren gutxieneko ekarpenak etxeko ur beroaren urteko energia-eskariaren % 70 aseko du gutxienez. Gutxieneko ekarpen hori % 60ra murriztu ahal izango da etxeko ur beroaren eskaria 5.000 l/egun baino txikiagoa bada.
    • Sortutako energia banakako kontagailuen bidez neurtzen da, eta ezin da metatu.
    • Instalazioaren tamainaren eta kokapenaren arabera, zarata sor dezake.

    ONURAK

    Aurrezpena UBSan eta berotze- eta hozte-prozesuetan

    Zero hondakin

    Eragile klimatikoei erresistente

    Urte guztian erabilgarria

    BESTE DATU BATZUK

    Mantentze lanak
    urtean behin:

    enpresa espezializatu batek

    Bizitza erabilgarria:
    behin epe hori igarota,
    instalazio osoa aldatu
    beharko da

    Proiektua beharrezkoa:
    instalazioa 70kw-etik
    gorakoa denean bakarrik

    Bizilagunen onespena:
    Nahikoa da bizilagunen
    1/3-ek onartzea

    Kontsultatu fabrikatzailearen bermea

    INBERTSIOA / DIRULAGUNTZAK

    • 16 kw-eko instalazio batek 10.000 € inguruko kostua du (dirulaguntzarik gabeko prezioa).
    • Ez dago udal-laguntzarik, ez eta EEE/EVEren edo IDAEren laguntzarik ere.
    • Ez da udal-tasarik ordaindu behar instalatzeagatik.
    • Ur bero sanitarioan eta berotze- eta hozte-prozesuetan aurrezteko aukera ematen du.
    • Amortizazioa 6 urtera gertatzen da gutxi gorabehera, baina erabileraren araberakoa da.