Urtean zehar zorupeak tenperatura konstantean egoteko duen ahalmena aprobetxatzean datza geotermia.
Urte osoan erabil daiteke, eguneko 24 orduetan, bero-iturria (zorupea)
beti tenperatura konstantean mantentzen baita.
Behin sistemak bere bizitza erabilgarria gainditzen duenean, instalazio
osoa aldatu beharko da.
FUNTZIONAMENDU-ESKEMA
INSTALAZIOA
Galdara-gela behar da.
Eraikinak birgaitzean, galdara zentralizatuarekin egin ohi da instalazioa; banakako etxebizitzetan eta baserrietan, aldiz, banakako galdarekin.
Onurak ahalik eta handienak izateko, tenperatura baxuko berokuntza-sistemak instalatu behar dira.
Geotermia instalatzeko, lurrean zulaketak egin behar dira, eta, gainera, hobeto funtzionatzen du zoru erradiatzailearekin; beraz, obrak egin beharko dira instalatzeko.
Oro har, instalazioak obra txikietarako lizentzia behar du, eta, kasu batzuetan, instalazioaren jardueraren aurrekomunikazioa beharko da.
Eraikin babestuetan, haien babes-mailaren arabera instalatu ahal izango dira, eta ez dago
baimenduta udal-araudiak antolamendutik kanpo definitutako eraikinetan instalatzea.
Zulaketak egiteko behar den makineria tamaina handikoa da, eta, beraz, lanak egiteko behar adina leku eta altuera beharko dira.
Zulaketak egiteko behar den makineria tamaina handikoa da, eta, beraz, lanak egiteko behar adina leku eta altuera beharko dira.
Zulaketak, normalean, eraikinetik kanpo egiten dira, ondoko lursail batean. Barruko zulaketak egiteko, beharrezkoa izan daiteke eraikina hustea.
Eraikinaren egonkortasuna ez dago arriskuan, baina zulaketak egiteko landa-azterketa sakona egin beharko da.
Iturri berriztagarrietatik sortutako energiaren gutxieneko ekarpenak etxeko ur beroaren urteko energia-eskariaren % 70 aseko du gutxienez. Gutxieneko ekarpen hori % 60ra murriztu ahal izango da etxeko ur beroaren eskaria 5.000 l/egun baino txikiagoa bada.
Sortutako energia banakako kontagailuen bidez neurtzen da, eta ezin da metatu.
ONURAK
Aurrezpena UBSan eta berotza- eta hozte-prozesuetan
Zero hondakin
Urte guztian erabilgarria
Zero zarata
BESTE DATU BATZUK
Mantentze-lanak urtean behin
Bizitza erabilgarria
Proiektua beharrezkoa:: instalazioa 70kw-etik gorakoa denean bakarrik
Bizilagunen onespena: nahikoa da bizilagunen 1/3-ek onartzea
Kontsultatu fabrikatzailearen bermea
INBERTSIOA / DIRULAGUNTZAK
150 m2-ko etxebizitza batean geotermia instalatzea 13000-14000€ inguru kosta daiteke (dirulaguntzak jaso ondoren, lurzoru erradiatzailea barne).
Kontsultatu laguntza publikoak www.eve.eus webguneko dirulaguntzen atalean
Ez da udal-tasarik ordaindu behar instalatzeagatik.
Ur bero sanitarioan eta berotze- eta hozte-
prozesuetan aurrezteko aukera ematen du.
·Amortizazioa 8-10 urtera gertatzen da, gutxi gorabehera, baina erabileraren araberakoa da. Eta hozte-prozesuekin konbinatuz gero (3. sektoreko eraikinetan) are gehiago aurrezten da.