• es
  • ZURE ETXEKO KONTSUMOA ZURE KABUZ DIAGNOSTIKATZEKO GALDETEGIA

    ZER DA

    Galdetegi sinple bat da eta zure kabuz etxeko diagnostikoa egin eta energia kontsumoa ulertzeko lagungarri izango zaizu. Gainera, efizientzia energetikoa hobetzeko eta zure faktura elektrikoaren kostua murrizteko gomendioak emango dizkizu. Emaitzak izan ondoren, zure fakturan eragingo duten neurri errazak martxan jarri ahalko dituzu.

    NOLA FUNTZIONATZEN DU

    Galdetegiak zure etxebizitzako ezaugarrien galderak ditu: argiteria, berogailua  eta ur bero sanitarioa, inguratzailea, instalatutako ekipoa, kontratua eta energia berriztagarriak. Emaitzak bai edo ez markatzeko laukitxoak izango dituzu. Baiezko erantzun kopuruaren arabera, zure faktura aurreztu dezazun neurri erraz batzuk gomendatuko dizkizu.
    Bi galdetegi mota daude: maletin gabea eta maletinarekin.

    • Maletin gabeko galdetegia:
      Galderak berdina dira, baina ez du maletinaren buruzko informaziorik. Beraz, maletina erabili ez den nahi kasuetarako aproposa da.

    • Maletindun galdetegia. Zure diagnostikoa egiteko neurtzeko aparatuak eskaintzen dizkizugu.
      Debegesako bulegoetara gerturatu eta eskura ezazu zure maletina. Maletinak zure etxean neurketak egiteko erramintak ditu. Erraminten erabilerak ez du inolako ezagutza teknikorik eskatzen; beraz, interesdun pertsona orok erabili ahal izango ditu. Gainera, galdetegian, pausoz pauso, erraminta bakoitzaren jarraibideak azaltzen dira.
      Maletinak honako 6 erraminta hauek ditu:

      • Aire-ihesen detektagailua
      • Termometroa eta higrometroa
      • Erradiadoreen purgagailua
      • Entxuferako elektrizitatea kontsumoaren neurgailua.
      • Hozkailurako termometroa
      • Uraren emaria neurtzeko kronometroa.

    NOLA ESKURA DEZAKET MALETINA

    Maletina Debegesako bulegoetan mailegu bidez eskura dezakezu. 14 eguneko eperako zeureganatu dezakezu, baldintza hauek oinarri izanda:

    • Maletinaren eta erraminten erabilera arduratsua.
    •  30 euroko diru asegurua utzi. Kantitatea entrega epea amaitutakoan itzuliko da. Berandu entregatuz gero, egun bakoitza euro batekin zigortuko da. Era berean, erramintaren bat faltaz gero, ez da diru asegurua itzuliko.
    • Identifikazio dokumentuaren fotokopia.
    • Baldintza onartzen dituzun dokumentua sinatzea.

    Horretarako, Debegesako bulegoetara gerturatu eta zerbitzuaz galde egin ezazu